Baztango tokiko moneta osagarriaren aurkezpena

Larunbat honetan, martxoak 7, Baztango tokiko moneta osagarria aurkeztuko dugu Elizondoko plazan, 12:00etan.

Tokiko moneta osagarria martxan jartzeko lanean ari den lantaldeko kideek egitasmoa azalduko dute lehenik. Segidan, argazki jendetsua aterako dute eta, azkenik, luntxa izanen da.

Herriz herri, moneta bat kanpainaren baitan, bazkide egin eta Gure moneta bultzatzeko aukera izango da ere.

Gure moneta ezagutzeko gogoa baduzu, zatoz!

Scroll to Top