Egin bazkide,
babestu proiektua

Bazkide egitea oso erraza da. Formulario labur bat bete besterik ez duzu egin behar, hiru minutu baino gutxiago beharko dituzu. 

Zertarako egin bazkide?

  1. Proiektua laguntzeko: Horretarako, bazkidetza-kuota bat ordaindu beharko duzu: urteko 30 €-tik aurrera (ikasle eta langabetuen kasuan, 5 €).
  2. Hekoa erabiltzeko: 2026ko abendutik aurrera Baztanen (Nafarroa) eta Oarsoaldean (Gipuzkoa) erabili ahal izango duzu eta, aurrerago, beste lurralde batzuetan. Legez derrigorrezkoa da bazkide izatea moneta osagarri bat erabili ahal izateko. Ez bazara Oarsoaldean edo Baztanen bizi, lasai; egin bazkide eta Heko billeteak etxean postaz jasotzeko aukera izango duzu.

Zer dokumentu beharko dituzu bazkide egiteko prozesuan?

  1. Bazkidetza-kuota ordaintzeko: zure kontu-korronte zenbakia besterik ez duzu beharko. Bazkidetza-prozesua hasi aurretik, izan zure IBAN zenbakia prest!
  2. HekoPay aplikazioaren bidez ordainketak egin ahal izateko: izan prest zure nortasun agiria bazkidetza-prozesua hasi aurretik.

Guztia prest? Egin klik botoi honetan formularioa bete eta bazkide egiteko:

Gure moneta Euskal Herri osoan erabili ahal izateko, egin zaitez bazkide laguntzaile!

Azken bi urteetan Hego Euskal Herrian Heko-a sortzeko proiektuan lanean aritu gara, Ipar Euskal Herriko Eusko monetaren ereduari jarraituz, eta Euskal Herriko zazpi probintziak barne hartuko dituen moneta bakarra ahalik eta azkarren ezartzeko helburuarekin.

Moneta hau garapen ekonomikorako eta enplegua babesteko tresna izango da, baina baita justizia soziala, trantsizio ekologikoa edota euskararen defentsa lantzeko tresna ere. Horretarako, ezinbestekoa izango da gure moneta ordaintzeko modu gisa onartuko duten merkatari, enpresa, ekoizle, elkarte eta abarren konpromisoa.

Gure moneta bi esperientzia piloturen bidez jarri da martxan eta, horri esker, Oarsoaldean eta Baztanen gure moneta erabiltzeko aukera izango duzu 2026ko azken hiruhilekoan, bai billeteekin zein mugikorreko aplikazio batekin. Ondoren, pixkanaka, herriz herri, Euskal Herri osoan zabaltzea da gure helburua.

Zure babesari esker, emango ditugun hurrengo urratsak errazagoak izango dira:

  • Billeteen diseinu eta inprimaketa.
  • Aplikazioaren garapena, establezimenduetan QR bat eskaneatuz ordaintzeko aukera emango duena.
  • Heko-a kudeatzeko lantaldea indartzea.
  • Azpiegitura digitalak, komunikazio tresnak, etabar garatzea.
  • …

Dohaintza hau urtekoa izango da, ekimena gehiago babestu nahi ez baduzu behintzat. Urtero, kobraketa bat egin aurretik mezu bat jasoko duzu eta, nahi izanez gero, zure ekarpena moldatu edo bertan behera utz dezakezu.

Scroll to Top