Gure Moneta aurkeztuko dugu otsailaren 25ean

Otsailaren 25ean Gure moneta aurkeztuko dugu Errenteriako Lekuona fabrikan 18:00etan.

Euskoaren esperientzian oinarrituta, tokiko moneta osagarri bat sortzeko urratsak ematen ari gara, etorkizunean Euskal Herri osoan erabili ahal izateko helburuarekin. Hegoaldean martxan gaude dagoeneko eta 2026an gure moneta erabili ahal izango da, hasteko, Oarsoaldea eta Baztanen.

Proiektua bera eta bazkidetza kanpaina aurkeztuko ditugu ekitaldian proiektua sustatzen ari garenok: norbanako boluntarioak, Eusko (Euskal Moneta elkartea), Udalbiltza, Cederna-Garalur, Baztango Udala, Oarsoaldeko garapen agentzia, Oarsoaldeko udalak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Olatukoop, Dendartean, Euskalgintzaren kontseilua, Bilgune feminista, LAB sindikatua eta Ipar Hegoa fundazioa.

Proiektuak hainbat erakunderen babesa, laguntza eta finantziazioa dauzka: Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Udalbiltza, eta Baztan eta Oarsoaldeko udalak.

Proiektua ezagutu nahi baduzu, zatoz!

Scroll to Top