Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

Gizartearen Moneta elkarte sozialaren webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

  1. Tratamenduaren Erantzulea
    Gizartearen Moneta elkarte soziala (aurrerantzean, “Heko” edo “elkartea“), datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren baitan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofiziala eta sare sozial eta profesionalen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar).Tratamenduaren Erantzulea: Gizartearen Moneta elkarte soziala
    I.F.Z.: G21856117
    Helbidea: Torrekua Eraikina, 2. solairua
    Herria: 20100 Errenteria – Gipuzkoa
    Helbide elektronikoa: info@guremoneta.eus
  2. Indarrean dagoen legedia
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

    • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
    • Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
    • Arau osagarriak eta garapen-arauak.
  3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
    Gizartearen Moneta elkarte sozialaren webgune ofiziala https://heko.eus/ da.
    Gizartearen Moneta elkarte sozialaren kanal ofiziala Mastodonen: https://mastodon.eus/@guremoneta
    Gizartearen Moneta elkarte sozialaren kanal ofiziala Instagramen: https://www.instagram.com/guremoneta/
    Gizartearen Moneta elkarte sozialaren kanal ofiziala PeerTuben: https://peertube.eus/a/guremoneta/video-channelsPribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Gizartearen Moneta elkarte sozialaren webgune ofiziala eta elkarteak dituen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
  4. Datu Tratamenduen Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
    Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, interesduneei jakinarazten zaie datu pertsonalak Gizartearen Moneta elkarte sozialaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, mezu bidez, informazio-buletinetarako harpidetza bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Gizartearen Moneta elkarte sozialaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.Gizartearen Moneta elkarte sozialean egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

    1. BAZKIDEAK ETA WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK

    Helburua: Gure produktuak eta zerbitzuak eskaini eta kudeatzea (bazkidetza, proiektuak, ekintzak, etab.)

    Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).

    Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzuak emateko faseren batean esku hartzen duten Gizartearen Moneta elkarte sozialeko kolaboratzaile edo hornitzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.

    Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

    2. EKIMENETAN PARTE HARTZAILEAK

    Helburua: Gizartearen Moneta elkarte sozialak antolatzen dituen ekimenak eta jarduerak sustatzea eta kudeatzea. Interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea.

    Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (RGPD 6.1.b artikuluaren arabera); Gizartearen Moneta elkarte sozialaren legezko interesa interesdunak modu egokian informatzeko (RGPD 6.1.f art.); Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).

    Balizko hartzaileak: Gizartearen Moneta elkarte sozialeko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.

    Eskubideak: Kontsultatu “”Interesdunen eskubideak” atala.

    3. EKITALDIETARA BERTARATUTAKOAK – ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

    Helburua: Proiektua eta ekimen desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Proiektua modu grafikoan hedatzea (argazki eta bideoen bitartez).

    Oinarri juridikoa: Gizartearen Moneta elkarte sozialaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) proiektua ezagutarazteko.

    Balizko hartzaileak: Gizartearen Moneta elkarte sozialeko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daiteze.

    Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak”  atala.

    4. INFORMAZIO-ESKATZAILEAK

    Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio eskaerei erantzutea.

    Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, kontakturako edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.

    Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

    Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

    5. NEWSLETTER-EN HARPIDEDUNAK ETA POSTA KOMERTZIALEN HARTZAILEAK

    Helburua: Gure ekimen eta jarduerekin zerikusia duten komunikazioak bidaltzea.

    Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) datuak helburu horietarako ematen dituenean, newsletterra harpidetuz edo horrelako komunikazioak jasotzea onartzeko laukitxoak aktibatuz.

    Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

    Komunikazio gehiago ez jasotzeko eskubidea: infomazio-buletinetan edo antzeko zerbitzuetan izena emanez gero, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute nahi dutenean,  info@guremoneta.eus helbide elektronikora eskaera bidaliz edo Gizartearen Moneta elkarte sozialak horretarako ematen duen beste edozein bitarteko erabiliz, hala nola buletinen amaieran dagoen “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa.

    Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

    6. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK

    Helburua: Gizartearen Moneta elkarte sozialaren edo elkarteak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, hauen inguruan informazioa ematea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak zabaltzea ere.

    Oinarri juridikoa: Gizartearen Moneta elkarte sozialaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.). Bere ekintzak eta jarduerak ezagutaraztea.

    Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.

    Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

    7. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK (ANALITIKAK)

    Helburua: Gure webgune eta sare sozial edo profesionaleen erabilera kudeatzea eta aztertzea, batez ere estatiztikoki.

    Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.

    Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

    Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.

    Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  5. Kontserbazio epea
    Emandako datu pertsonalak gordeko dira zertarako eskatzen diren, helburutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian (kontularitza, zerga, merkataritza, etab.), eta ondoren ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.
  6. Interesdunen eskubideak
    Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Torrekua Eraikina, 2. solairua 20100 Errenteria (Gipuzkoa) edo info@guremoneta.eus helbide elektronikoaren bitartez.Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

    Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

  7. Datu pertsonalak biltzea
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gizartearen Moneta elkarte sozialak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

    Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gizartearen Moneta elkarte sozialak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

    Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

    Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

  8. Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak elkartearen datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Gizartearen Moneta elkarte sozialak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

    Gizartearen Moneta elkarte sozialak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

    Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.

    Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

  9. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
    Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Gizartearen Moneta elkarte sozialak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Gizartearen Moneta elkarte sozialarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Gizartearen Moneta elkarte sozialaren menpe.
  10. Gizartearen Moneta elkarte sozialaren presentzia Sare Sozial edo profesionaletan
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako ekintzak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Gizartearen Moneta elkarte sozialaren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

    Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Gizartearen Moneta elkarte sozialak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Gizartearen Moneta elkarte sozialari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Gizartearen Moneta elkarte sozialak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

    Erabiltzaileei jakinarazten zaie Gizartearen Moneta elkarte sozialaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

    Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Gizartearen Moneta elkarte sozialak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Gizartearen Moneta elkarte sozialak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Gizartearen Moneta elkarte sozialak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

    Gizartearen Moneta elkarte sozialak sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

    Era berean, sare sozial edo profesionaletako Gizartearen Moneta elkarte sozialaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.

    Gizartearen Moneta elkarte sozialak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Gizartearen Moneta elkarte sozialak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

    Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Gizartearen Moneta elkarte sozialak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

    Erabiltzaileak Gizartearen Moneta elkarte sozialaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

  11. Segurtasun Neurriak
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gizartearen Moneta elkarte sozialaren erantzukizunpekoak.
  12. Segurtasun urraketa
    Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko info@guremoneta.eus helbide elektronikoa erabil daiteke.
  13. Sekretu eginbeharra
    Gizartearen Moneta elkarte soziala, erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.
  14. Indarraldia eta aldaketak
    Gizartearen Moneta elkarte sozialak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gizartearen Moneta elkarte sozialak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Gizartearen Moneta elkarte sozialak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
  15. Jurisdikzioa
    Gizartearen Moneta elkarte sozialaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Gizartearen Moneta elkarte soziala eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gizartearen Moneta elkarte sozialak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

 

Scroll to Top