Erabili Hekoa

1. Egin bazkide

Hekoa erabili ahal izateko lehen urratsa bazkide egin eta bazkidetza-kuota ordaintzea da: urteko 30 €-tik aurrera (ikasle eta langabetuen kasuan, 5 €). Formulario labur bat bete besterik ez duzu egin behar; hiru minutu baino gutxiago beharko dituzu. Hemen azaltzen dizugu nola. 

2. Ordaindu Hekotan

Bi modu izango dituzu Hekotan ordaintzeko, billeteak eta Hekoplay aplikazioa:

Billeteak eskuratu trukeguneetan

Trukaguneetan Heko billete fisikoak lortu ahalko dituzu zure euroen truke. Gogoratu, Euro 1 = Heko 1.

Deskargatu Hekopay aplikazioa

Etorkizunean ordainketak QR bidez egiteko aukera izango duzu, euroak hekoengatik trukatu ahalko dituzu, Hekotan ordaindu dezakezun saltokien zerrenda eguneratua ikusi, eta askoz gehiago!

Non eskuratu ditzaket billeteak?

Trukeguneetan Heko billete fisikoak lortu ahal izango dituzu zure euroen truke. Laster argitaratuko dugu atal honetan Trukeguneen zerrenda zehatza.

Non ordaindu dezaket Hekotan?

Scroll to Top